Paroles de la chanson Aberriaren mugak par Chansons Basques

Aberriaren mugak Traduction française
Chanson manquante pour "Chansons Basques" ? Proposer les paroles
Proposer une correction des paroles de "Aberriaren mugak"

Paroles de la chanson Aberriaren mugak par Chansons Basques

Nire aberria Lurra bezain zaharra da
Baina ez da lurra bakarrik,
Haizeak bezala inguratzen nau eta
Lotzen, askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da
Beti bera, berria beti
Epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
Ta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak, euskararenak,
Gure baitan daude gehienak,
Euskara zabalduaz lau haizeetara
Zabalago egiten gara.

Nire aberria harrizko herria da,
Hitzezkoa eta hitzekoa,
Altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
Eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurria da
Oroimenean arindua
Itsaslaminen baten herdoilezko kantu
Etorkizunez fosildua.

Aberriaren mugak…

Paroles.net dispose d’un accord de licence de paroles de chansons avec la Société des Editeurs et Auteurs de Musique (SEAM)

Sélection des chansons du moment

Les plus grands succès de Chansons Basques