Paroles de la chanson Arrosako Zolan par Chansons Basques

Arrosako Zolan Traduction française
Chanson manquante pour "Chansons Basques" ? Proposer les paroles
Proposer une correction des paroles de "Arrosako Zolan"

Paroles de la chanson Arrosako Zolan par Chansons Basques

Arrosako zolan, kantu zirimolan,
nahiz eta telebixtan ez gaituzten modan.
Euskararen garra, lokarri azkarra,
gau ilun honetako gure artizarra.
Zazpiehun langile sutsu ta ekilez,
oraina ta geroa ez ditaizke berez.
Kontzertu honen bidez, musika eztiez,
euskal izen ta izana betikotz bat bitez.

Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
gustua galtzea ere zein dugun errexa!
Kendu nahi digute bihotz ta bertute,
izaki klonikoak egin nahi gaituzte.
Jo dezagun, bada, goraki aldaba,
multinazional hoien herria ez gara.
Bretoi ta korsikar, kanak, okzitandar
nor bedera izaiteko har dezagun indar.

Munduko herrien ta irrati libreen
bilgune goxoa guk dugu urtero hemen.
Uhainen ildoan, asmoak geroan,
elkarren ezagutza daukagu gogoan.
Munduko erronkak, herrien borrokak,
bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak.
Dantza ta irria, kantuz ilargia,
gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.

Paroles.net dispose d’un accord de licence de paroles de chansons avec la Société des Editeurs et Auteurs de Musique (SEAM)

Sélection des chansons du moment

Les plus grands succès de Chansons Basques