Paroles de la chanson Iruñeko ferietan par Chansons Basques

Iruñeko ferietan Traduction française
Chanson manquante pour "Chansons Basques" ? Proposer les paroles
Proposer une correction des paroles de "Iruñeko ferietan"

Paroles de la chanson Iruñeko ferietan par Chansons Basques

Iruñeko ferietan
Iragan San Ferminetan,
Ehun zaldi arribatu Andaluziatik tropan;
Merkatu eder bat zautan,
Zaudelarik bi lerrotan.

Bat zen pikarta-xuria;
Hartan bota dut begia.
Andaluzak egin zautan bi untz-urreren galdia,
Eskain orduko erdia,
«Harzak, hire duk zaldia».

Han nintzen harrapatua,
Aginduaz dolutua:
Urruntzeko izan banu hirur arditen lekua…!
Gizonez inguratua,
Iduri preso hartua.

Zeruko Jainko Jaun ona!
Zerk ekarri nu ni huna?
Andaluz bat zazpi urtez presondegian egona,
Laburzki mintzo zautana:
«Konda niri hitzemana».

«Jauna, nahi dut pagatu,
Bainan lehenik miratu».
«Zaldiaren miratzeko denborarikan ez duzu;
Orai soma kondazazu,
Gero miratuko duzu».

Han nintzan plaza betean,
Jende ainitzen artean:
Gogoeta hau egin nuen orduko estremitatean:
Bertze nunbait pasa niro
Jaun hori puñal batean.

Eman orduko kondua,
Eztitzen hasi mundua.
Garistutik hartu nuen delako behor mainkua,
Emanik behar dirua,
Hustu bainuen lekua.

Utzirik bide ederra,
Hartu dut oihan bazterra:
Zaldia nuen desferra, begi batetik okerra:
Usu soinatzen kitarra,
Uztularekin uzkerra.

Belategiko bentetan
Pasatu nintzan andetan;
Ahal bezala arribatu Urdazubiko errekan.
Zaldia sartu partetan,
Atera nuen kordetan.

Nunbaitik argi aldera,
Arribatzen niz etxera.
Nere endrea etorri zaut argiarekin atera;
Jarri behorrari beha,
Ez baitzen kontent sobera.

«Horixe da behor txarra,
Eta bertzalde xaharra,
Hortan gastatu dautazu familiako beharra?
Bi sosetan sal nintzazke
Zaldia eta senarra!».

«Ixilik zaude, andrea;
Joan ez dakidan zaldia!
Bele eta arranoak bortatik daude guardia,
Otoi, hil zazu argia,
Hunat ez diten abia».

«Ixilik zaude zu ere,
Gezurrik kondatu gabe,
Bele eta arranorik bortan ez baita batere:
Eginak gira gu ere
Estofa on baten jabe».

Plazan zutenean ikusi,
Nahi zautaten erosi;
Tratuan bainitzen hasi, ez zuten emaiten aski;
Ez nuen eskutik utzi,
Ume bat behar du hazi.

Jinen den ume berria,
Behor edo zamaria,
Eginen baitut guardia, denez ama iduria;
Heldu bada handia,
Oi zer primako zaldia!


Paroles.net dispose d’un accord de licence de paroles de chansons avec la Société des Editeurs et Auteurs de Musique (SEAM)

Sélection des chansons du moment

Les plus grands succès de Chansons Basques