Paroles de la chanson Kontrapas par Chansons Basques

Kontrapas Traduction française
Chanson manquante pour "Chansons Basques" ? Proposer les paroles
Proposer une correction des paroles de "Kontrapas"

Paroles de la chanson Kontrapas par Chansons Basques

Euskara jalgi hadi kanpora.

Garaziko herria
benedika dadila
Euskarari eman dio
behar duen tornuia.

Euskara jalgi hadi plazara.

Bertze jendek uste zuten
ezin skriba zaiteien
orain dute frogatu
enganatu zirela.

Euskara jalgi hadi mundura.

Lengoajetan ohi hintzen
estimatze gutxitan
orain aldiz hik behar duk
ohore orotan.

Euskara habil mundu guztira.

Bertzeak orok izan dira
bere goihen gradora
orain hura iganen da
bertze ororen gainera.

Euskara

Baskoak orok prezatzen
Euskara ez jakin arren
orok ikasiren dute
orain zer den Euskara.

Euskara

Oraindano egon bahaiz
inprimatu bagerik
hi engoitik ibiliren
mundu guztietarik.

Euskara

Ezein ere lengoajerik
ez frantzesa ez bertzerik
orain ez da erideiten
Euskararen parerik.

Euskara jalgi hadi dantzara.

Paroles.net dispose d’un accord de licence de paroles de chansons avec la Société des Editeurs et Auteurs de Musique (SEAM)

Sélection des chansons du moment

Les plus grands succès de Chansons Basques