Paroles de la chanson Solferino'ko itsua par Chansons Basques

Solferino'ko itsua Traduction française
Chanson manquante pour "Chansons Basques" ? Proposer les paroles
Proposer une correction des paroles de "Solferino'ko itsua"

Paroles de la chanson Solferino'ko itsua par Chansons Basques

Harmen hartzera deitu ninduen
gazterik zorte etsaiak
Urrundu nintzen, herrialderat
Itzuliz usu begiak. (bis)

Zorigaitzean baitut ikusi
Solferino-ko hegia!
Alferrikan dut geroztik deitzen
Iguzkiaren argia. (bis)

Nihoiz enetzat ez da jeikiren
Goizeko argi ederra,
Zeru-gainetik nihoiz enetzat
Dizdiraturen izarra. (bis)

Betiko gaua, gau lazgarria!
Begietara zait jautsi:
Ene herria, ene lagunak
Nihoiz ez behar ikusi. (bis)

Ene amaren begi samurrak
Bethiko zaizkit estali,
Maiteñoaren begitarteak
Behin betiko itzali. (bis)

Larrainetako haritz, gaztaina,
Mendietako ithurri:
Horiek oro enetzat dire
Amets histu bat irudi. (bis)

Ene herrian, gazte lagunak
Kantuz plazar dohazi,
Eta ni beltzik, etche zokoan…
Irri egiten ahantzi. (bis)

Oraino gazte, gogoz ez hoztu,
Eta biziak lotsatzen,
Dohakabea! Er eginen dut
Jaunak ez banu laguntzen. (bis)

Ai, aski hola! Jainkoa, barkha!
Begira zure haurrari,
Kontsolamendu zerbeit emozu:
Noizbait duzun urrikari. (bis)


Paroles.net dispose d’un accord de licence de paroles de chansons avec la Société des Editeurs et Auteurs de Musique (SEAM)

Sélection des chansons du moment

Les plus grands succès de Chansons Basques