Paroles de la chanson Zazpi Euskal Herriek par Chansons Basques

Zazpi Euskal Herriek Traduction française
Chanson manquante pour "Chansons Basques" ? Proposer les paroles
Proposer une correction des paroles de "Zazpi Euskal Herriek"

Paroles de la chanson Zazpi Euskal Herriek par Chansons Basques


Paroles / Hitzak

Zazpi Eskual Herriek bat egin dezagun
Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun

Agur eta ohore Eskual Herriari :
Lapurdi, Basa Nabar, Zibero gainari ;
Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Alabari.
Zazpiak, bat besarka lot beitetz elgarri.

Zazpi Eskual Herriek…

Haritz eder bat bada gure mendietan,
Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan.
Frantzian, Espainian, bi alderdietan :
Hemen hiru’ta han lau bat da zazpietan.

Zazpi Eskual Herriek…

Ekalde-Iberrian noiz ote sortua ?
Lau mila urte huntan hunat aldatua ;
Hain handi eta azkar lehen izatua,
Orai gure haritza zein den murriztua !

Zazpi Eskual Herriek…

Gure haritz hau azken mende hautaraino
Zaharturik ere zen eder bezain sano.
Bere lur hoin garbian oso zagoeno
Gainetik zoakona behar zen arrano.

Zazpi Eskual Herriek…

Hi haiz, Eskual Herria, haritz hori bera,
Arrotza nausiturik moztua sobera.
Oi ! gure arbasoak, ez otoi begira
Zein goratik, garen gu jautsiak, behera.

Zazpi Eskual Herriek…

Gureak ziren lehen bazter hauk guziak,
Arbasoek utziak hek irabaziak.
Guri esker Frantziak eta Espainiak
Dauzkatela dituzten eremu handiak.

Zazpi Eskual Herriek…

Mairu beltza zelarik Espainian nausi,
Nabasen Eskualdunek egin zuten jauzi.
Hek ekarri gateak han gintuen hautsi
Eta hilez bertzeak igorri ihesi.

Zazpi Eskual Herriek…

Orduan gure alde oihuz zauden oro ;
« Bere lurretan nausi Eskualduna bego,
Frantziak, Espainiak, bai orai, bai gero,
Deus kendu gabe dute gerizatu gogo.»

Zazpi Eskual Herriek…

Gureez gure lehen hain libro ginenak,
Ezin ahantziz gaude orduko zuzenak.
Zer ametsak ditugun, zer orhoitzapenak !
Jaungoikoak bakarrik badakizka denak.

Zazpi Eskual Herriek…

Ez bahaiz, Eskualduna, lehen bezain handi,
Apaldu gabe xutik bederen egoadi
Odolez eta fedez beti berdin garbi,
Beti tink atxikia hire Eskuarari.

Zazpi Eskual Herriek…

Zuri gaude otoitzez, Jaungoiko maitea,
Lagun zazu zerutik Eskualdun jendea.
Begira dezan beti lehengo fedea,
Zor zaizkun zuzenekin ardiets bakea.

Paroles.net dispose d’un accord de licence de paroles de chansons avec la Société des Editeurs et Auteurs de Musique (SEAM)

Les plus grands succès de Chansons Basques